jueves, 11 de junio de 2015

domingo, 8 de marzo de 2015

GAZTE GARA GAZTE


BARRIA ECO-SCHOOL

Aurten joan ginen Barriara ikastetxearekin. Barriara joan ginen abenduaren batetik bostera. Barrian Oli, Anna, Ashley eta James begiraleekin egon ginen bost egunetan zehar. Eco-scool begiraleak gain, etorri ziren irakasle batzuk (Arrate, Txomin, Asier...).

Han, aktibitate asko egin genuen, adibidez: lagunekin jolastu, ingelesez jokuak egin, ingurumenarekin ekintzak egin...
Egun guztietan, esnatu bezain laster gosaltzen genuen. Gero, ingelesez ekintzak egiten genituen begiraleekin, bazkaltzeko ordura arte eta bazkaldu ostean denbora librea zegoen jolasteko. Arratsaldean jolas batzuk egiten genituen gure gelan, seirak ailegatu arte. Seiretan joaten ginen dutxatzera. Eguna bukatzeko, afaltzen genuen jantokian eta gero lo egitera joaten ginen.

Jolas asko egin genuen Barrian, batzuk oso dibertigarriak eta beste batzuk ez hainbeste.
Gehien gustatu zitzaidan aktibitatea landarea ereintzea izan zen.

Beraz, oso ondo egon ginen Barrian eta ahal izango banu berriro itzuliko nintzen. Ekintza oso entretenigarriak egin genituelako.

domingo, 1 de marzo de 2015

ALAVESEN EGOERA


Dakizuen bezala, Deportivo Alaves ez dago futbol ona jokatzen, eta jendea ez dago pozik taldearen emaitzekin Mendizorrotzan. Nire ustez, zerbait aldatu behar da: entrenatzailea, jokalariak...

Esaterako, entrenatzaileak beti defentza nahi du eta horregatik ez dugu golik sartzen. Adibidez, egun batzuetan atzelari asko ateratzen ditu zelaira, eta aurrelari gutxi egotean ez dira golak sartzen.

Beraz, entrenatzailea kanporatu beharko genuen, eta gainera, aurrelari on bat erosi beharko genuen.

Orduan, aldaketa hauekin Alaves-ek hobeto jokatuko zuen, eta, horrez gain, klasifikazioan igoko genuen postu batzuk.