Aurten
joan ginen Barriara ikastetxearekin. Barriara joan ginen abenduaren
batetik bostera. Barrian Oli, Anna, Ashley eta James begiraleekin
egon ginen bost egunetan zehar. Eco-scool begiraleak gain, etorri
ziren irakasle batzuk (Arrate, Txomin, Asier...).
Han,
aktibitate asko egin genuen, adibidez: lagunekin jolastu, ingelesez
jokuak egin, ingurumenarekin ekintzak egin...
Egun
guztietan, esnatu bezain laster gosaltzen genuen. Gero, ingelesez
ekintzak egiten genituen begiraleekin, bazkaltzeko ordura arte eta
bazkaldu ostean denbora librea zegoen jolasteko. Arratsaldean jolas
batzuk egiten genituen gure gelan, seirak ailegatu arte. Seiretan
joaten ginen dutxatzera. Eguna bukatzeko, afaltzen genuen jantokian
eta gero lo egitera joaten ginen.
Jolas
asko egin genuen Barrian, batzuk oso dibertigarriak eta beste batzuk
ez hainbeste.
Gehien
gustatu zitzaidan aktibitatea landarea ereintzea izan zen.
Beraz,
oso ondo egon ginen Barrian eta ahal izango banu berriro itzuliko
nintzen. Ekintza oso entretenigarriak egin genituelako.

Bikain Unai!!!
ResponderEliminar