domingo, 8 de marzo de 2015

BARRIA ECO-SCHOOL

Aurten joan ginen Barriara ikastetxearekin. Barriara joan ginen abenduaren batetik bostera. Barrian Oli, Anna, Ashley eta James begiraleekin egon ginen bost egunetan zehar. Eco-scool begiraleak gain, etorri ziren irakasle batzuk (Arrate, Txomin, Asier...).

Han, aktibitate asko egin genuen, adibidez: lagunekin jolastu, ingelesez jokuak egin, ingurumenarekin ekintzak egin...
Egun guztietan, esnatu bezain laster gosaltzen genuen. Gero, ingelesez ekintzak egiten genituen begiraleekin, bazkaltzeko ordura arte eta bazkaldu ostean denbora librea zegoen jolasteko. Arratsaldean jolas batzuk egiten genituen gure gelan, seirak ailegatu arte. Seiretan joaten ginen dutxatzera. Eguna bukatzeko, afaltzen genuen jantokian eta gero lo egitera joaten ginen.

Jolas asko egin genuen Barrian, batzuk oso dibertigarriak eta beste batzuk ez hainbeste.
Gehien gustatu zitzaidan aktibitatea landarea ereintzea izan zen.

Beraz, oso ondo egon ginen Barrian eta ahal izango banu berriro itzuliko nintzen. Ekintza oso entretenigarriak egin genituelako.

1 comentario: